XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egia esatera, Jule txokolatera arrimatu ere ez zen egiten bere gorputz argala zaindu nahian.
Eta Hans-Joakin, bere suldarrengatik txokolatea komeni ez zitzaionez, ezkutuko litxarkerian ibiltzen zen gehienez ere.
Hans-Joakinek norberak trufak egiteko errezeta du! atera zitzaion Tobiri.
Txokoloskik harrituta begiratu zion.
Norberak egin al ditzake trufak?
Bai horixe!
Lehengo trufak - ezkutuko errezetari jarraituaz egin ditu Julek!
Egia al diozu?
Oso ederrak zeuden benetan!
Ziur nago Hans-Joakinek esango dizula errezeta!
Orduan ez genuke segundu bat bera galdu behar! Txokoloski erabat artega ageri zen bat-batean.
Norberak eginiko trufen ikuspegiak, antza, eragozpen guztiak txit uxatu zizkion!
Orain Tobik behar zuen bakarra bere amarentzako erremedio mirakulotsua zen...